Itxi

Faktoria

Itziar Aretxaga

'Gure arazoak bost axola unibertsoari'

Mexikoko 'Tlitepetl' sumendiaren gainetik, munduko teleskopio handienetik, aritzen da urruneko galaxien bila. Milaka aurkitu ditu. Unibertsoaren handitasunaz eta gizakiaren txikitasunaz aritu da

  • Itziar Aretxaga, astrofisikaria. Mexikoko insitutu astronomiko nazionaleko ikertzailea

    Itziar Aretxaga Maite Artolarekin, elkarrizketa egin ondoren

    28:25 min
imagen player
imagen player
imagen player

Unibertsoaren handitasuna norainokoa den, hori, Itziar Aretxagak daki ondo. Munduan den teleskopio milimetriko handienetik, Mexikoko Sierra Negran ia 5.000 metrotara dagoen behatokitik, aritzen da galaxiak nola sortzen diren ikertzen. Eta ezagutzen den unibertsoko mugarik urrutienetara behatzen du helburu horrekin. Milaka galaxia aurkitu ditu bidean, 'eta hori ', esan digu, 'hor kanpoan dagoenaren zati nimiño bat baino ez da'. 'Handitasun horrek, ulertzen dut', gaineratu du, 'jende askori antsietatea sortzen dio, baina niri sekulako lasaitasuna ematen dit'. Lasaitasun bat, zein txikiak garen ulertzeko eta hemen dagoen harrokeria eta arazoen neurria ulertzeko.

Gizakia datozen hiru-lau belaunaldiren buruan ikusten du Lurra ez den beste planeta edo zeru-gorputzetan bizitzen. Mineral ustiaketaren aukera oso gertukoa ikusten du eta baliteke espazioaren kolonizazioaren garaiaren hasiera izatea oraintxe bizitzen ari garena. 'Inork ez daki zer gertatuko den', baina ez zaio aterik itxi behar aukera horri, denak bezala arriskuak eta aukerak ere badakartzalako horrek. Asmakuntza teknologiko asko hortik hortik etorriko direla jakitun da. Aurrera egingo badugu, zientzia oinarrizkoan inbertitu beharra aldarrikatu du eta sutsu defenditu ikerketa: ezagutzaren mugak hausteko eta 'bidean gauza zoragarriak aurkitzeko'.