Itxi

Faktoria

Arantxa Tapia

'Dieselaren demonizazioak kutsadura handitzea eragin du'

Autoen Renove plana gehienez 2.000 eurokoa izango dela argitu du Ekonomia Garapenerako sailburuak eta estatu mailako beste laguntza batzuekin bateragarria izango dela.

  • Arantxa Tapia - EUSKADI IRRATIA

    Arantxa Tapia

    24:58 min
imagen player
imagen player
imagen player

Arantxa Tapia Ekonomia Garapen eta Azpiegitura sailburuak Euskadi Irratiko 'Faktoria'n adierazi du dieselaren aurkako kanpainak eragin duela azken hilabeteetan gasolina kotxe gehiago erostea, eta horrek ekarri duela udazkenean Co2 emisioak gora egin izana. Diesel motor berriek ez dutela gasolinazkoek baino gehiago kutsatzen dio, eta horregatik defendatu du Renove planean diesel motordun kotxeen erosketa ere diruz laguntzea.

Laguntzak emateko irizpide guztiak ondorengo egunetan emango dituzten arren, Tapiak argitu du gehienez 2.000 eurokoa izango dela auto bakoitzagatik emango den laguntza. Diru-laguntza horiek Espainiako gobernuak eskaintzen dituzten beste hainbat laguntzen osagarri izango dira.

Abiadura Handiko Trenari dagokionez, Tapiak ez du galdu tren lasterra 2023rako martxan egoteko itxaropena. Nafarroarekin lotura Ezkio-Itsasotik barrena egitearen aldeko dela dio, baina txosten teknikoek Gasteiztik barrena egitea hobesten badute, onartuko dutela.

Elkarrizketa sozialerako mahaiak gaur egingo duen bileran ELA eta LAB egotea garrantzitsu litzatekeela uste du Ekonomia Garapenerako sailburuak, baina defendatu du sindikatu hauek ez egoteak ezin duela geldiarazi mahaiaren jarduna. Formakuntza eta enpleguari loturiko gai asko daudela esan du, gaurko batzarrean landuko direnak.

La Navaleko etorkizunari dagokionez, Tapiak uste du auzia judizializatzen bada atzeratu egin dezakeela balizko inbertsoreak ontziolan sartzea.