Faktoria
Zinemaldiko artxiboa
'Zinemaldiak izaera aldatu zuen Trantsizioan, jendeari ireki zitzaion'
Elias Querejeta zinema eskolan Zinemaldiaren artxiboaren errekuperazioa egiten ari dira. Lehen fasean 1976-79 urteetako dokumentazioa aztertzen ari dira, jaialdiaren izaera aldatu zuten urte haiek.
-
Martuteneko artxiboan materiala bildu ostean orain Tabakaleran egiten ari dira lana
18:04 min
Elias Querejeta zinema eskolako ikasleak hasi dira berreskuratzen Zinemaldiko artxiboa. Lehen lana Martutenen egin dute hiru egunez, eta orain bertan aukeratutako materiala Tabakaleran lantzen hasi dira. Telmo Edurza eskolako ikasleak lan hori nola egin duten azaldu digu 'Faktoria'n, eta azaldu digu, bertatik, artxibo orokorra, hemeroteka eta besteak beste aldizkariak ekarri dituztela.
Aurten ikasleek 1976-79 urte bitarteko materiala aztertzen ari dira, Edurzak azaldu digunez, trantsizio garaian bizitako gertaerek sekulako eragina izan zuten Zinemaldian, eta horregatik erabaki zuten tarte hori aztertzea. Maialen Belokik, Zinemaldiko zuzendari-ordeak, kontatu digu, garai hartan ireki zitzaiola Zinemaldia jendeari, "emanaldiak auzoetara eraman zituzten, elitismoa alde batera utzi, eta jendearekin kontaktu zuzena izatera pasa zen". Eurek kontatu digutenez, garai hartan, esaterako, Bertoluccik Intxaurrondon aurkeztu zuen bere pelikula, eta Burlatara ere emankizunak eraman zituzten.
Artxiboaren errekuperazio lana 2022an amaitu nahi dute, Zinemaldiaren 70. urteurrenean, orduan artxibo hori guztiz bildu eta erakutsiko da.