Faktoria
Zientzia
Cristina Enea Fundazioa: hamar urte, natura eta zientzia elkarlotzen
Donostiako Cristina Enea Fundazioak hamar urte beteko ditu aurten, ingurumenarekiko sentsibilizazioa sustatzen. Zientziaren dibulgazioari lotutako hamaika jarduera antolatu dituzte.
-
Cristina Enea Fundazioa
4:37 min
Naturarekin elkarbizitzeko, bada beste modu bat. Gizarteari mezu hori transmititzeko sortu zuten orain hamarkada bete Cristina Enea Fundazioa.
Zientzia eta ingurumena elkarlotuta doaz. Klima aldaketari buruz azken urteotan ezagutu dugun ikerketa mordoa, horren erakusle. Horregatik, kontzientziazio lan horretan, zientzia izan dute bitartekari Cristina Enea Fundazioan, Txema Hernandez zuzendariaren arabera.
Esaterako, Urumea ibaiaren bueltan egiten dituzte jarduera asko. Bestiarium argazki erakusketa, armiarma sareei buruzko beste bat, edo gure inguruko anfibioak eta landaredia ezagutzeko bisita gidatuak dira Hernandezek aipatutako beste adibide batzuk.
Ofizialki, abenduan beteko ditu hamar urte Cristina Enea Fundazioak. Baina martxotik dira hastekoak antolatzen, urteurrena ospatzeko jarduerak.