Itxi

Faktoria

Zientzia

Gasteizko bi enpresa, Europako Big Data proiektu baten finalean

Bigda Solutions eta Lis Solutions enpresa gasteiztarrak EDI proiektuaren finalera iritsi dira. Datu masiboen erabilera industriaren zerbitzura jartzea du helburu proiektu europar honek.

  • Big Data

    Big Data

    3:14 min
imagen player
imagen player
imagen player

EDI proiektuaren sustatzaileek uste dute, Big Data delakoaren bidez, irtenbide berriak aurkitu daitezkeela industrian arruntak diren arazoentzat. Horretarako, datu masiboen erabileran espezializatu diren enpresa hasiberriei hazten lagundu nahi diete.

EDI ekimen europarra da, eta kontinente osoko berrehun enpresatik gora zeuden hasieran, lehiaketa moduko honetan. Sei iritsi dira finalera, eta horietatik bi Gasteizkoak dira: Bigda Solutions eta Lis Solutions.

Biak ala biak Volkswagenen ari dira esperimentazio lanak egiten. Bata, lantegietako zentral termikoka optimizatzen, eta bestea, bertako robotek etorkizunean izan ditzaketen arazoak aurresaten.