Itxi

Faktoria

Olatz Peon

'Aurtengoa iazkoaren berdina eta oso desberdina izango da aldi berean'

Tolosako alkateak adierazi duenez, gehiegizko zarata kontrolatuago egongo da aurtengo inauterietan

  • Tolosako inauteriak

    Txaranga, Tolosako inauterietan

    3:06 min
imagen player
imagen player
imagen player

Nafarroa eta Zuberoakoaren ondoren, Euskal herriko beste hiri eta herriek hartuko dute gaurtik inauterien lekukoa. Inaute-festaren epizentroa izango da berriz ere Tolosa. Olatz Peon bertako alkateak 'Faktoria' saioan esan digunez, aurrekoekin alderatuta 'oso berdina eta oso ezberdina izango da aldi berean'. Inauteri hauetan gehiegizko zarata kontrolatzeko ahalegin berezia egin du Udalak, nerabeen artean gehiegizko alkohol kontsumoa gutxitzeko kanpaina ere egin dute eta prest dituzte protokoloak, elkarbizitza gatazkak gertatuko balira aplikatzeko.