Itxi

Faktoria

Urratsak HIESaren aurka

'HIESaren birusa deuseztea lortu duen tratamendua ezin da zabaldu'

Gorka Otaegi

GIBdun bi pertsona sendatu dituen hezur-muin transplantea 'bortitzegia' den arren, lorpenak 'lan ildo berriak' zabaldu dituela azaldu digu Jon Badiola ikerlariak.

  • Hezur-muin transplanteetan egon liteke GIBaeren sendabidea lortzeko gakoa

    Hezur-muin transplanteetan egon liteke GIBaeren sendabidea lortzeko gakoa

    4:41 min
imagen player
imagen player
imagen player

Historian bigarren aldiz lortu da HIESaren birusa zuen gaixo bat sendatzea. Espainiako ikerlari talde batek egin du lorpena, linforma zuen gaixo bati hezur-muin transplantea egitean. GIBa erabat desagerrarazi zaio, bai odoletik, bai birusaren beste gordailuetatik ere. Jon Badiola ikerlaria dago lan-talde horretan.

Dena den, 'honek ez du esan nahi GIBaren sendabidea eskuratu dugunik', dio transplanteek GIBdun gaixoengan duten eragina aztertzen duen Jon Badiola ikerlariak, 'transplanteek heriotza-tasa handia dute eta ezinezkoa da GIBdun guztiak sendatzeko moduko ezaugarriak dituzten emaleak topatzea'. Hala ere, transplanteen ikerketak 'lan ildo berriak' zabaldu ditu: 'orain, erronka, tratamendu horien mekanismoak imitatuz sendagai leunagoak sortzea da', azaldu digu Euskadi irratiko 'Faktoria'n.