Itxi

Faktoria

Zientzia

TIMON proiektua garraio sistema adimendun, ekologiko eta integratua da

EUSKADI IRRATIA | IZARO INSAUSTI

Deustuko Unibertsitatean, Europako Batzordeak HORIZON 2020 ikerketa programaren barruan garatu da eta otsailean 14. DU-Banco Santander Ikerketa Saria irabazi berri du.

  • Auto pilaketak

    Auto pilaketak

    3:58 min
imagen player
imagen player
imagen player

TIMON proiektuak garraio seguruago, jasangarriago eta eraginkorragoa du helburu. Informazioa erabiltzaile desberdinei helaraztea du helburu TIMONek, teknologia erabiliz, errepideetako erabiltzaileen mugikortasuna hobetzeko.

Informazio iturri desberdinak ditu aplikazioak: Errepideetako azpiegiturak, aplikazioaren erabiltzaileak eta baita open-data deritzen datu irekiak ere.

Aplikazio hori erabiltzeko erregistratu egin behar da, honela, norberak sortzen dituen datuak helarazten dizkio jada sortuta dagoen algoritmo bati. Anonimoa da eta ondoren erabiltzaileak mugikorrean bilatuko du behar duena.