Itxi

Faktoria

Haurrak eta elikadura

'Elikagaiak erakargarri aurkeztuz gero, ohiturak aldatzea erraza da'

Irun eta Hondarribiko hainbat eskolatan lehenengo DBH-ko ikasleekin lan egin dute euren elikadura hobetzeko. Gosaltzera joaten dira eurekin eskolara, euren ohiturak nola aldatu erakusteko.

  • Karmele Aritzeta eta Ana Vicente Bidasoaldean elikadura ohiturak aldatzeko programa aurkeztu digute

    Karmele Aritzeta eta Ana Vicente Bidasoaldean elikadura ohiturak aldatzeko programa aurkeztu digute

    21:50 min
imagen player
imagen player
imagen player

Espainiako osasun inkestaren arabera, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 2 eta 17 urte arteko umeen artean obesitateak behera egin zuen 2012tik 2017ra, baina gehiegizko pisua duten umeen kopuruak gora egin du, % 13tik % 26era mutiletan, eta % 15etik % 25era nesketan, eta bereziki 6 eta 9 urte arteko neska-mutikoetan. Gehiegizko pisua duten mutilak gehiago dira neskak baino adin guztietan nahiz eta neskek mutilek baino ariketa fisiko gutxiago egin.

Ana Aritzeta Irungo Berritzeguneko kideak, eta Karmele Vicente erizainak Bidasoaldean, zehazki Irun eta Hondarribian azken bi urtetan garatu duten programari buruz hitz egin digute. Lehenengo DBHko 830 ikaslerekin egin dute lan azken bi urtetan, eurekin gosariak antolatu dituzte eskolan, bertako haurren ohiturak ezagutu eta nola aldatu daitezkeen aztertzeko. Bai Anak, eta baita Karmelek ere azaldu digutenez, oinarrizkoa da elikagaiak erakargarriak egitea gazteen ohiturak aldatu ahal izateko.