Itxi

Faktoria

Pello Urizar

'Arazoa ez dago Darponengan, Osakidetzako giza baliabideetan dago arazoa'

Eusko Alkartasuneko idazkari nagusiak iragarri du Osakidetzako lan eskaintza publikoan izan diren irregulartasunak argitzeo ikerketa batzordea eskatuko dutela berriz. 

  • Pello Urizar

    Pello Urizar

    23:36 min
imagen player
imagen player
imagen player

Pello Urizar EH Bilduko legebiltzarkide eta Eusko Alkartasuneko idazkari nagusiak ukatu egin du 'Faktoria'n oposizioa Darponen aurka mendeku gosez aritu denik. Irregulartasun salaketen aurrean Jaurlaritzaren erantzuna arazoa ukatzea izan dela esan du, eta fiskaltzak delitu zantzuak ikustean auziak beste maila bat hartu duela. Larriena da, Urizarren ustez, milaka pertsonek ez dutela izan lan eskaintza publikoan gutxieneko prozedura legalak bete diren bermerik. Gaineratu du arazoa ez dela Jon Darpon bera, Osakidetzako giza baliabideen kudeaketan arazoa sakonagoa dela, eta horregatik eskatuko dutela Eusko Legebiltzarrean ikerketa batzordea.

Datorren apirilaren 28ko hauteskunde orokorren inguruan, Urizarrek EH Bilduk eta ERC erdietsitako elkarlan akordioa defendatu du, denbora berezietan erabaki bereziak behar direlako. Eskuin muturra inork geldiaraztekotan, talde soberanista indartsu batek geldiaraziko duela uste du. Eskuina gobernura iristea eragozteko Sanchez babestuko ote luketen galdetuta, adierazi du ez duela itxaropen handirik Sanchezengan, baina Abascal eta haren moduekin alderatuta badagoela diferentzia, eta beraz, arduraz jokatuko dutela.

Udal eta Foru hauteskundeei dagokienez, aurreikuspen onak dituela EH Bilduk. Nafarroan aldaketa bermatzea izango da lehentasunetako bat eta bestalde, lehia estua aurreikusi du Gipuzkoan Batzar Nagusietan eta Gasteizko alkatetzan. 2015eko iruditik aurrerapauso garrantzitsua emango dutela ziur dago Urizar.

Kezkatuta hitz egin du, bestalde, bizikidetza alorrean Eusko Jaurlaritzak harturiko norabidearekin, dirudielako arrakalak sortu nahian ari dela. Martxoaren 11n, terrorismoaren biktimen Europako egunean Alderdi Ederren egin zen ekitaldiak helburu politikoa izan zuela dio, eta PPk bezain modu gordinean egin ez arren, Jaurlaritzak garaitu eta garaileen tesiari heldu ziola. Horren aurrean, biktimei egia, justizia eta erreparazioa eskaini bekar zaizkiela nabarmendu du, bere esanetan egia osoa oraindik ez delako ezagutarazi.