Itxi

Faktoria

Shertat

Saharako emakumeen etxeko liburutegia konpondu eta liburuz hornituko dute

Maider Alustizak eta Julia Ronek Shertat izeneko proiektua jarri dute abian. Saharako kanpamenduetako emakumeei laguntzeko, telazko poltsak diseinatu eta saldu, eta liburuak biltzen ari dira.

  • Shertat

    Shertat

    11:36 min
imagen player
imagen player
imagen player

Aiuneko probintziako Dora herrian liburutegi bat dago, emakumeen etxean. Baina bertan liburu gutxi dago, eta konponketa ugari egin behar zaizkio eraikinari. Maider Alustiza eta Julia Ron bertara joatekoak dira eta horretarako diru bilketa egiten ari dira. Eurek diseinatutako poltsak saltzen ari dira, eta liburuak jasotzen ari dira bertara eramateko edota saldu eta diru horrekin han liburuak eta obrarako materiala erosteko.

Martxoaren 31n Debako Udaletxe plazan egongo dira poltsak saltzen eta liburuak biltzen. Poltsa enkargatzeko, mezua bidali behar zaie shertatsahara@gmail.com helbidera. Instagramen eta Facebooken ere badago horretarako aukera, Shertat sahara da auren kontuaren izena eta bide horretatik ere ari dira enkarguak hartzen. Apirilaren 15ean Saharara joango dira.