Itxi

Faktoria

ZIENTZIA

Sopelako hondartzan hildako balearen begia, EHUren aztergai

Euskal Herriko Unibertsitateko talde bat balearen begietako baten erretinan aurkitutako zelula biziak hazten ari da.

  • Sopelan hildako balea.

    Sopelan hildako balea.

    5:12 min
imagen player
imagen player
imagen player

Sopelako hondartzan hildako baleak ustekabean hartu zituen, eta ustekabeak aukera paregabea eman die ikertzaileei. Euskal Herriko Unibertsitateko talde bat, Elena Vecino Biologia zelularrean katedraduna buru dela, balearen begia aztertzen ari da. Vecinok azaldu duenez, oso arraroa eta zaila da balea heldu baten nerbio sistema aztertzeko aukera izatea.

Eskura dituzten teknikekin aztertu dute begia, eta gizakiarenarekin alderatu nahian dabiltza. Ez dute espero gaixotasunak sendatzeko giltzarik aurkitzea, baina bai animaliaren funtzionamenduaz gehiago ezagutzea.