Faktoria
ELKARRIZKETA
'Eskuinarekin ezer ez sinatzea; hori da nahiko nukeena'
Eneko Andueza Euskadiko Alderdi Sozialistaren Gipuzkoako idazkari nagusiak 'Faktoria' saioan beharrezkotzat jo du apirilaren 28an bozkatzera joatea, "eskuinari galga jartzeko".
-
Eneko Andueza, artxiboko irudi batean.
12:11 min
Apirilaren 28ko Espainiako Gorteetarako hauteskundeei begira, Eneko Andueza Euskadiko Alderdi Sozialistaren Gipuzkoako idazkari nagusiak esan du euren helburu "lehenengo irabaztea" dela, eta garaipenaren bitartez "eskuinari galga jartzea". Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan izan da Andueza, eta herritarrei mezua igorri die: "Jende guztia bozkatzera joan behar da; gizarteak ezin du etsian gelditu, gure erantzukizuna da eskuinari galga jartzea".
Hauteskunde ondorengo gobernu itunen inguruan adierazi du "nahiago" duela Ciudadanosekin itunik ez sinatu. "Eskuinarekin ezer ez sinatzea; hori da nahiko nukeena". Anduezaren arabera, gainera, "askoz ere eraginkorragoa" da Madrilen PSOEk gobernatzea: "Alderdi sozialista dagoenean Euskadi gure lehentasuna da, eta esaten ditugunak egiten ditugu. Transferentzien egutegia gauzatzen ari da".