Faktoria
Gastroandereak
'Saria emango zigutela jakin genuenean, ''bazen garaia'' esan ziguten'
Hamarkadatan emakumeek sukaldean egin duten lana aitortuko die Gastronomiazko Euskal anaiarteak. 24 emakumek Gastroandereak saria jasoko dute, tartean, Klaudia Iribarrek eta Maria Jesus Bengoetxeak.
-
Maria Jesus Bengoetxeak eta Klaudia Iribarrek bizitza osoa daramate sukaldaritza munduan lanean.
20:35 min
Gastronomiazko Euskal anaiarteak Gastroandereak sariak banatuko ditu, euren hitzetan, 'hamarkadatan, mantala jarrita, isilean, etengabe lanean aritu diren emakumeen lana' aitortuko dute sari hauekin. 24 emakumeri eguzki-lore bana emango die urteetan sukaldeetan egindako lanarengatik, 24 emakume horietako bi Getariako Iribar jatetxeko Klaudia Iribar eta Hernaniko Fagollaga jatetxeko Maria Jesus Bengoetxea dira, saria jaso aurretik, gurekin, 'Faktoria'n izan dira.
Klaudiak eta Maria Jesusek euren bizipenak kontatu dizkiguten, sukaldean nola hasi ziren, urte guzti hauetan sukaldaritza nola aldatu den ere kontatu digute. Saria 'pozez txoratzen' jaso dutela aitortu digute, eta bereziki jendeak saria jasoko zutela jakin zutenean, 'bazen garaia!' esan diela.