Faktoria
Marisol Garmendia
'Renfe Mugi sisteman sartuta, Gipuzkoako garraio publiko osoa bateratu dugu'
Marisol Garmendia Gipuzkoako garraio diputatuaren ustez, 'Eusko Jaurlaritzak ez du Gipuzkoa behar bezala babesten arlo askotan'.
-
Marisol Garmendia Gipuzkoako Garraio diputatua
22:19 min
Gaurtik aurrera, Renfek Gipuzkoako gainerako garraio publikoaren pareko deskontuak izango ditu. Urrats erraldoia izango da erabiltzaileentzat, Marisol Garmendia Gipuzkoako Garraio diputatuaren ustez. 5 urteko negoziazio 'luze eta gogorra' izan dela aitortu du Garmendiak 'Faktoria'n, 'Renferen moduko monstruo bat guk dugun dimentsioraegokitzea lortu duen kasik lurralde bakarra' garela azpimarratu du Euskadi Irratian egin diogun elkarrizketan.
Urtean ia 6 milioi bidaiarik izango dute Mugi txartelak aurrikuten dituen deskontuak hartzeko aukera. Goierri, Tolosaldea, Buruntzaldea eta Bidasoaldean daude, Gipuzkoan Renfek dituen erabiltzaile gehienak eta merketzea ibilbidearen araberako izango bada ere batazbeste, lehen bidaia egiten dutenetik ehuneko 47ko gutxiago ordaindu beharko dute. Marisol Garmendiaren hitzetan, Gipuzkoa da EAEn garraio publiko osoa bateratua izango duen lehen lurraldea. 'Mugi txartelarekin edozein garraio publiko hartu dezakegu eta txartel batekin, tarifa, prezio eta deskontu berdinak izango ditugu ibilbide berdineta'. Hori 'izugarrizko abantaila' dela gaineratu du garraio diputatuak.
Txartel bakarra
Euskal Autonomia Erkidego osoarentzat txartel bakarra ezarri nahi dute hiru diputazioek eta Eusko Jaurlaritzak. Lanak mantxo doaz eta lehen pauso gisa, lurralde bakoitzeko txartela beste bi probintzietan erabiltzeko urratsak egiten hasi dira. Baina, geldo doaz. Marisol Garmendiak Faktorian esan du, Arantxa Tapia sailburuak maiatzerako iragarri zuela Mugi txartela Bilboko metroko lehen eta bigarren lineetan erabilera baina, ez du uste Garmendiak epea beteko denik.
Eusko Jaurlaritzari begira utzi du kritika Gipuzkoako garraio sailburuak: 'Eusko Jaurlaritzak Gipuzkoak ez du behar beste babesten arlo askotan, garraio publikoari dagokionez'. Horren adibide garbiena, Garmendiaren ustez, Hondarribiako aireportuaren garapena da.