Itxi

Faktoria

Zientzia

Giza burmuina, eremu magnetikoa detektatzeko gai

Giza burmuinek, edo burmuin batzuek behintzat, eremu magnetikoa antzeman dezaketela egiaztatu dute, baina horrek ez du esan nahi ahalmen hori kalean orientatzeko erabiltzen dakigunik.

  • Giza burmuina

    Giza burmuina

    4:43 min
imagen player
imagen player
imagen player

Lehen ere hitz egin izan dugu eremu magnetikoari buruz: gure planeta biltzen duen oskol ikusezina, besteak beste, GPSei iparra non dagoen erakusteko baliatzen duguna.

Animalia batzuek badute eremu magnetikoa detektatzeko ahalmena, eta horri esker, oso ondo orientatzen dira. Adibide esanguratsuena uso mezulariarena da.

Baina giza garunak eremu magnetikoa detektatzen duela dioten zantzuak egonda ere, ez dakigu gero ahalmen hori aplikatzen ote duen. Nolanahi ere, uso mezulariek ez bezala, iparrorratzak eta GPSak erabiltzen jarraitu beharko dugu.

Ainhoa Plaza neurozientzialaria eta Atxukarro ikerketa zentroko ikertzailearekin hitz egin dugu honi guztiari buruz.