Itxi

Faktoria

Zientzia

Ponpeiako antzinako hiriko mosaikoak, kolorez kolorez

EHUko ikerketa talde batek argitu du erromatarrek zer material erabiltzen zituzten mosaiko koloretsuak egiteko. Babestutako aztarnategia izaki, teknika analitiko ez suntsitzaileak baliatu dituzte.

  • Ponpeia

    Ponpeia

    4:16 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ponpeiako antzinako hiria ondo babestu behar da ondareari kalterik ez egiteko, baina aldi berean, zientziaren ikuspegitik, interes handiko gunea da. EHUko Ibea ikerketa taldeak badu eskarmenturik halakoetan lanean. Analitikarako tresna eramangarriak baliatu dituzte, ezer ez mugitu eta ezer ez suntsitzeko.

Ponpeian mosaikoak egiteko erabili zituzten piezak zerez eginda dauden argitu dute, kolorez kolore: zuriak, laranjak, gorriak eta beltzak.

Maite Maguregi EHUko ikerketa taldeko honetako kidearekin hitz egin dugu.