Itxi

Faktoria

Korrika munduan

'17 mila kilometrora bizi gara, baina Korrikak EHrekin konektatzen gaitu'

Munduan barrena ibiliko da Korrika: Klika egingo dute Buenos Airesen, Saharan, Shanghain, Helsinkin... Parisen bizi den Lorea Ibañezekin eta Australian bizi den Izaskun Allenderekin hitz egin dugu.

  • Korrika munduan

    Korrika munduan

    8:48 min
imagen player
imagen player
imagen player

Euskal Herrian bakarrik ez, atzerrian bizi diren euskaldunek ere bat egingo dute 21. Korrikarekin. Parisen, jada, egin dute korrika. Lorea Ibañezek oso une hunkigarriak izan zirela eta asko gozatu zutela esan digu. Igande honetan, hilaren 7an, Sidneyetik pasako da Korrika. Izaskun Allendek 17 mila kilometrora bizi direla eta Korrikak Euskal Herriarekin konektatzen dituela esan digu. 90 lagunentzako bazkaria ere antolau dute Sidneyko Euskal Etxean.