Itxi

Faktoria

Zientzia

Ines Borchersen zilarrezko domina, Espainiako Matematika Olinpiadetan

Lauro Ikastolako ikaslea bikain aritu da, eta emaitza horri esker, Napolira joatekoa da uztailean, Mediterraneoko Gazteen Matematika Txapelketan parte hartzera

  • Matematika

    Matematika

    4:04 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ines Borchers Ariasek 17 urte ditu, eta Batxilergoko Bigarren Mailako azterketak prestatzen ari da, Loiuko Lauro Ikastolan.

Oro har, Euskal Herriko ordezkariak bikain aritu dira Espainiako Matematikako Olinpiar Jokoetan, baina gainera, Borchers zazpigarren geratu da, eta lehiaketa honetan zilarrezko domina ematen diote zazpigarren sailkatuari.

Borchersek garbi du matematikak jende askori amesgaiztoak eragiten badizkio, hori ez dela matematikaren beraren errua, hura irakasteko moduarena baizik.

Orain Batxilergoko azterketak bukatu behar ditu, eta hurrena, Mediterraneoko Gazteen Matematika Txapelketarako prestatu. Napolin egingo dute, uztailaren 17tik 20ra.