Itxi

Faktoria

Inor ez da ilegala

'Ezin dugu erakundeen esku utzi, gure erantzunkizuna ere bada'

Busturialdeko Ongi Etorri errefuxiatuak eta Harrera taldeak, eta Donostiako Antiguako Txantxarreka gaztetxeak errefuxiatuekin egindako lanaz hitz egin digute; egungo egoera ere izan dugu hizpide.

  • Errefuxiatuak Euskal Herrian

    Errefuxiatuak Euskal Herrian

    29:03 min
imagen player
imagen player
imagen player

SOS Arrazakeriak Estatuan aitzindari den “mentoretza” egitasmoa jarriko du abian Gipuzkoan, errefuxiatuen eta bertako herritarren arteko harremana sustatu asmoz. Dena den, Sos Arrazakeriak abiatutako bidea ez da berria. Antiguako Txantxarreka gaztetxea migratzaileentzako harrera gune bilakatu zuten, eta Busturialdeako Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak eta Harrera taldeak ere hamaika ekimen egin ditu bi urteko ibilbidean. Asier Arejita, Busturialdeako Ongi Etorri Errefuxiatuakeko eta Harrera taldeko kidea da, Bubacar Diouf, Bilbon bizi den senegaldarra, Paul Ibarra eta Alexandra Osa Donostiako Txantxarreka gaztetxeko kideak izan ditugu hizlari 'Faktoria'n.

Migrante zein errefuxiatuen bizipenak ezagututa, zenbaki bat edo mehatxu bat bezala ikusi beharrean, gu bezalako pertsonak direla ikustea ahalbidetzen duela uste dute. Horrez gain, erakundeek burokrazia arindu eta baliabide gehiago jartzeko dei egin diete erakundeei. Laguntza ez dela janaria edo bizitoki bat ematera mugatu, haratago joan dira eta familia handi bat sortu dute Busturialdeko Ongi etorri errefuxiatuak plataformak, Harrera Sareak eta Antiguako Txantxafrikak.

‘Inor ez da ilegala’ leloa erabili izan dute manifestazio, elkarretaratze edota egindako ekimenetan, esaldi horrek laburbiltzen baititu euren aldarrikapenak.