Itxi

Faktoria

Zientzia

Burua trebatu, parkinsonari balazta jartzeko

BCBL eta Biodonostia ikerketa zentroetan lanean ari dira, parkinsonak eragiten dituen kalteak geldiarazteko. Entrenamendu batzuk prestatu dituzte, eta horiek probatzeko boluntario bila ari dira.

  • Parkinsona

    Parkinsona

    3:58 min
imagen player
imagen player
imagen player

Eskuetan eragiten duen dardararengatik da ezaguna parkinsona, baina mugikortasunari ez ezik, ahalmen kognitiboari ere eragiten dio.

Biodonostiarekin elkarlanean, BCBLk entrenamendu saio batzuk diseinatu ditu parkinsona fase goiztiarretan duten pertsonentzat. Ikusi nahi dute ea saio hauek baliagarriak diren lehen sintoma kognitiboei aurre egiteko, eta hala, gaitzaren ondorioak atzeratzeko. Ordubeteko 30 saio dira guztira, 10 astetan sakabanatuak, eta ukipen pantaila baten bitartez egiten dituzte ariketak.

Saioentzako boluntario bila ari dira orain. Parkinsona fase goiztiarrean duten pertsona eskuinek har dezakete parte. Horretarako, zuzenean BCBL ikerketa zentrora hots egin behar da: 943 30 93 00.