Itxi

Faktoria

ELKARRIZKETA

'Dirua izaten da aldarrikapen nagusiena; guk denbora eskatzen dugu'

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako anbulategietan aritzen diren osasun arloko profesionalek greba deialdia egin dute gaurko. Ina Idarreta Lehen Arreta Arnasberritzen elkarteko kidea 'Faktoria'-n izan da.

  • Altzako anbulategia, lehen arretako langileek deitutako grebaren egunean.

    Altzako anbulategia, lehen arretako langileek deitutako grebaren egunean.

    4:07 min
imagen player
imagen player
imagen player

Lehen Arreta Arnasberritzen elkarteak antolatu du protesta, eta Satse, ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek babestu dute gaurko greba deialdia. 5.000 mediku, erizain eta erizain laguntzaile dira. "Gehienetan aldarrikapena dirua izaten da, eta hori ez da gure aldarrikapen nagusiena. Batez ere denbora eskatzen dugu, eta kasu egitea, eta baldintzak jartzea". Hala adierazi du 'Faktoria' saioan Ina Idarretak. Lehen Arreta Arnasberritzen elkarteko kidea da, eta Tolosako anbulategiko familia medikua.

Idarretak esan duenez, "zoritxarrez" grebara jo behar izan dute "bere garaian ez zelako neurririk hartu". Orain hartu diren neurriak, gainera, "ez dira nahikoak". "Gainezka egin du arazo honek batez ere mediku eta pediatra faltagatik; hori izan da azken puntua gainezka egiteko, baina gainbehera aspalditik zetorren".

Idarretaren arabera, medikuek batez beste 10 minutu izaten dituzte gaixo bakoitzeko, baina paziente batzuek agian hiru ordu laurden behar izaten dute. "Atzeratu egiten zara, jendea haserretu egiten da… Ahal den moduan ari gara lana ateratzen aurrera".