Itxi

Faktoria

Poesia

'Zure gustuko poesia ere badago. Mistizismoaren geruza ezabatu behar dugu'

Poesiaz aritu gara 'Faktorian'. Olerkiak entzun eta aztertu ditugu, Gorka Salces II. Donostia Kultura Poesia saritu portugaletetarrarekin batera.

  • Poesia

    Poesia

    27:25 min
imagen player
imagen player
imagen player

Goizalde Landabaso, Kirmen Uribe, Igor Estankona, Iñigo Astiz, Maria- Mercè Marçal, Antonio Machado, Paolo Pasolinni... dira Gorka Salces historiako irakasle eta kazetariaren idazle kuttunak. Haien olerkiak euren ahotsean entzun ditugu, baita Gorkarena ere, eta iruzkin txikiak egin dizkigu Salcesek.

Poesia eta maitasuna erromantikoa ez datoz beti bat poesian. Aita-semearen arteko harremanaz hitz egin digu Iñigo Astizek Baita hondakinak ere liburuan. Gai aldarrikatzaileak ere badira poesian, esaterako, Maria- Mercè Marçalenak. Emakume feminista, martxoaren 8rako egindako olerkia entzuteko aukera ere izan dugu. Igor Estankonaren Tundra eta Kirmen Uriberen Bitartean heldu eskutik liburuak ere izan ditugu hizpide. Goizalde Landabaso gure lankideari Babeserako kopia bere liburutik olerki bat aukeratu eta grabatzeko eskatu diogu.