Faktoria
Zientzia
Zientzia herritarra, Gasteizko lurzoruaren osasuna neurtzeko
Gasteizko lorzoruaren osasuna nolakoa den jakiteko, herritarrei laguntza eskatu diete Neiker Tecnalia ikerketa zentroak eta Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak (CEA).
-
Salburua
4:27 min
Neiker-Tecnaliak eta Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak martxan duten programa honetan parte hartzen dutenei ikastaro trinko bat ematen zaie, eta lurzorua aztertzeko adierazle erraz batzuk azaldu.
Programan parte hartzeko interesa duten gehienak baratze edo lurzoruren baten jabeak dira, baina sail propiorik ez dutenei, Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak berak esleitzen die bere esku daukanen bat. Kasu honetan, hiriko lurzoru degradatuak izaten dira. Horrela, Gasteizko lurzoruaren osasunaren ikuspegi osatuagoa lortuko dute, landa zein hiri eremuak kontuan hartuta.
Programaren bigarren urtea da hau, eta orain eman berri diete parte-hartzaileei analisiak egiteko ikastaro trinkoa. Baina aurten bat egiteko interesa duen edonor garaiz dabil oraindik ere: Atariara (Salburuko Parkeko Interpretazio Zentroa) jo dezake, informazio bila.