Itxi

Faktoria

Mania obradorea

San Prudentzio tarta, sinplea baina zaporetsua eta uste dena baino gozoagoa

Antxeta Knorr Mamia obradoreko arduradunak eta gozogileak San Prudentzio tarta nolakoa den eta nola egiten duten azaldu digu. Izan ere, Arabako zaindariaren jaia ospatuko dute Gasteizen, igandean.

  • San Prudentzio tarta

    San Prudentzio tarta

    8:06 min
imagen player
imagen player
imagen player

Jaiarekin batera, Arabako Pastelgile eta Gozogileen Elkarteak San Prudentzio gozoaren lehenengo saria banatuko du, gozoa ezagutarazi eta Arabako gozogileen lana lau haizetara zabaltzen laguntzeagatik. Jose Ramon Diez Unzuetari emango diote lehenengo saria, Txerra ezizenez ezaguna den Radio Vitoriako zuzendariari. Arabako Pastelgile eta Gozogileen lana zabaltzeagatik esker onak emango dizkiote. Saria, gozogintzaren zenbait adierazle dira: ginda bat, brotxa bat eta magdalena bat. Saria, San Prudentzio egunean banatuko dute, arratsaldeko SEIETAN, Plaza Berrian. Aurretik, txokolatada handia egingo dute eta antolatzaileek 25.000 lagun inguru espero dituzte.

Aste Santuko torradak bezala, Arabako zaindariaren jai egun handi honek ere badu bere gozoa: San Prudentzio tarta. Pastel tipiko honen inguruan gehiago jakin nahi izan dugu 'Faktoria'n.