Itxi

Faktoria

'Gure ametsa'

Iker Murillo: 'Gure ametsetako ikuskizuna antolatzea lortu dugu'

Apirilaren 29an, Lucia Lacarrak, Iker Murillok eta Vitali Safronkinek 'Gure Ametsa' ikuskizuna antolatu dute Donostiako Kursaalen. Nazioarteko dantzariekin batera arituko dira oholtza gainean.

  • Iker Murillok bere estudiotik kontatu dizkigu "Gure ametsa"ri buruzko xehetasunak

    Iker Murillok bere estudiotik kontatu dizkigu "Gure ametsa"ri buruzko xehetasunak

    11:22 min
imagen player
imagen player
imagen player

Apirilaren 29an Donostiako Kursaalen ikuskizuna antolatu dute Lucia Lacarra zumaiarrak, Iker Murillo pasaitarrak eta Vitali Safronkin errusiarrak. Lucia Lacarra momentu honetan Madrilen dago, aurten hasi baita Victor Ullate balletaren zuzendari artistiko lanetan, eta Iker eta Vitali berriz Pasaia Antxon, bertan zabaldu duten dantza akademian lanean. Antxoko estudiora gerturatu gara Ikerrekin hitz egiteko, asteleheneko emanaldiaren inguruko xehetasunei buruz.

Ikerrek azaldu digu, aurreko urtean Luciarekin dantza egin ostean biek zutela zerbait antolatzeko ideia "lehengo urtetik bueltaka genuen ideia, eta azkenean urtarrilean lanean hasi ginen eta horrela jaio da 'Gure Ametsa'". Prozesua ez dela erraza izan aitortu digu, euren agendak koordinatzea konplikatua delako, baina gogo izugarria zutela, eta azkenean "gure ametsetako ikuskizuna antolatzea lortu dugu". Nazioarteko dantzarien parte hartzea izangu dutela ere kontatu digu, eta ahal bada, eta astelehenekoa ondo badoa "urtero errepikatzeko ideia" dutela iragarri digu.