Itxi

Faktoria

Kantu irabazleak

'Entzungo balute, gazteei ere gustatuko litzaieke musika klasikoa'

Zuzenean abestu dute 'Faktoria'n Aitor Garitanok eta Arantza Pratsek, Musikari Gazteen Lehiaketako kantu modalitateko irabazleek. 19 urteko gazteak dira.

  • Aitor Garitano eta Arantza Prats

    Aitor Garitano eta Arantza Prats Euskadi Irratiko estudioko ate aurrean

    19:46 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bilbo, Donostia eta Gasteizko Musika Kontserbatorioek antolatutako Musikari Gazteen Lehiaketako kantu modalitatean (bakoitzak bere kategorian) lehenengo saria eskuratu ondoren, 'Faktoria'ra etorri zaizkigu Arantza Prats donostiarra eta Aitor Garitano bergararra. Saria oso pozik hartu dute, aurrera egiteko bultzada garrantzitsua delako eta egindako lanaren aitortza dakarrelako.

Sopranoa da Arantza. Aitortu digu bere ahotsak duen 'emozionatzeko gaitasuna' nabarmentzen diola jendeak. 'Ahots argia eta xinplea duela, baina transmititzen duela'. Aitorrek kontatu digu, ahotsa aldatzerakoan berriro hutsetik hastea bezala izaten dela eta une honetan tenoretzat hartzen dela bere ahotsa.

Donostiako Orfeoian hasi zen kantuan Arantza oso txikitan, eta Orfeoian jarraitzen du kantari. Piano ikasketak bukatzen ari da Kontserbatorioan eta kantu ikasketak sakontzen jarraitzeko asmoa du.

Aitorrek, besteak beste, KUP taldean abesten du eta duela gutxi Esloveniano Maribor-en, GALLUS Nazioarteko Abesbatzen Lehiaketan bigarren saria eskuratu dute. Bergarako Orfeoian ere abesten du. Bergarako Orfeoi gaztean zuzendari lanak ere egiten ditu eta Oñatiko ganbara kantu eskolan irakasle lanetan ari da umeekin.

Esan digute euren lagunei ez zaiela gehiegi gustatzen lantzen duten musika eta kantu moeta, baina errespetatzen dutela. Eta argi dute biek, entzungo balute, gazteei ere gustatuko litzaiekeela musika klasikoa.

'Faktoria'n zuzenean abestu dute. Entzun eta gozatu!!!!