Faktoria
Zientzia
Ereñoko harrobitik ateratako lurzoruari alergia dion garbitzailea
Valladolideko Medikuntza Fakultateko garbitzaile batek arnasketa arazoak izaten zituen fakultateko baldosa zaharrei distira ateratzen zien bakoitzean. Lurzoruak eragiten zion erreakzio alergikoa.
-
Ereño harrobia. Argazkia: Urdailife
3:57 min
Ereño Gorria du izena Valladolideko Unibertsitateko Medikuntza Fakultatea janzten duen lurzoru motak. Euskal Herriko hamaika korridoretan daude baldosa gorrixka hauek, fosildutako oskol zuriak txertatuta dauzkatenak. Kretazeo garaiko harriei buruz ari gara.
Garbitzaile honi erasotzen dion alergenoa baldosa horietan dauden antzinako oskoletan ezkutatzen da, eta Euskal Herrian ari dira ikertzen, zehazki zerk gaixotzen duen. Eneko Iriarte geologoak ez du uste erruduna proteina bat izan litekeenik, duela ehunka milioika urteko lurrari buruz ari garela kontuan hartuta.
Gizon honek izana zuen aurrez erreakzio alergiko larri bat, karrakelak jan ostean, eta egia da normalean moluskuak duen proteinaren bat izaten dela halakoetan alergiaren erantzulea. Baina badaude salbuespenak: kasu honetan, erruduna oskolaren nakarra izan liteke, proteina baten ordez.