Faktoria
Laura Garrido, PP
'Emaitzen ondoren Casadok dimititu egin behar duela ondorioztatzea ez da komeni'
Laura Garrido Euskadiko PPko legebiltzarkideak hauteskunde orokorren emaitzen balorazioa egin du 'Faktoria'n.
-
Laura Garrido, Euskadiko PP
6:49 min
Euskadiko PPk ez du dimisioez hitzegin nahi. Laura Garrido Legebiltzarkide popularrak 'Faktoria'n esan du, 'ez dela komeni, ez dela egokia' emaitzak ikusi ondoren Pablo Casado kargu-uztea eskatzea. Ez da dimisioen garaia Garridoren ustez: 'ibilbide laburra du, 10 hilabete baino ez daramatza PPko zuzendaritzan Casadok' eta gogoeta eskatu du legebiltzarkide popularrak: 'Hausnarketa sakona egin behar dugu' zer gertatu den ulertzeko. Laura Garridoren ustez, pisu handia izan du 'botoaren zatiketak, erdi eta eskuinaren boto zatiketak kalte handia egin digu, bereziki Arabaren kasuan'.