Faktoria
Eneko Andueza
'Podemosen inguruko independenteak gobernuan, bai; baina ez Iglesias'
Eneko Andueza Euskadiko Alderdi Sozialistaren Gipuzkoako idazkari nagusiak bere alderdiaren lehentasunak azaldu ditu.
-
Eneko Andueza.
17:33 min
Eneko Anduezak ez du zalantzarik, Pedro Sanchez alderdi guztiekin bilduko da. Pablo Casadorekin, Albert Riverarekin eta Pablo Iglesiasekin elkartu ondoren gainerako alderdiekin batzartuko da alderdi sozialista. Hori bai, Gobernua osatzeko proposamena egin baino ‘helburuak adostea’ izango du buruan Sanchezek. Orain arte izan dituen 85 diputaturen babesarekin gauza ugari lortu dituztela sozialistek adierazi du Anduezak: ‘Apirilaren 28an lortu genituen 123 eserlekuekin aukera are gehiago ditugu aurreko legealdiari jarraipena emateko’.
Gainerako alderdiek ez dutela ezinbestean gobernu barruan egon behar esan du Anduezak, nahikoa dela egonkortasuneko akordio bat lortzea. Gipuzkoako idazkari nagusiak dio hori dela Pablo Iglesiasen helburua, ministerioak bere menpe edukitzea.
Alderdi sozialistaren garai berria lan erreformatik hasiko litzatekeela dio Anduezak. Eusko Alderdi Jeltzalearekin orain arte izandako harremanarekin jarraituz transferentzien egutegia betetzea ere helburu dutela dio, konpromisoa hartu zutelako.
Udal hauteskundeetara begira gizarteak argi ikusi duela dio ‘egonkortasuna noren eskutik’ datorren. Maiatzaren 26ra begira daudela jada aitortu du Anduezak: ‘Erronka desberdina dira udaletakoak hautagaiek influentzia gehiago dutelako. Euskadin botoa zatituagoa dago’.