Faktoria
ELKARRIZKETA
'Buruan dugun aukera bakarra Sanchezekin koalizio gobernu batean egotea da'
Lander Martinez Euskadiko Ahal Dugu-Podemoseko idazkari nagusiak 'Faktoria'-n esan du aztertu egin beharko dutela apirilaren 28ko hauteskundeetan izandako emaitzen beherakada.
-
Lander Martinez, Euskadi Irratiko Faktoria saioan.
19:50 min
Lander Martinez Euskadiko Ahal Dugu-Podemoseko idazkari nagusiaren ustetan, azken urteetan "asko" aldatu da espainiar estatuko politika sistema, eta gaur egun "ez dute logikarik" kolore bateko gobernuek; "logikoena" koalizio gobernu batean egotea da. "Asko hitz egin behar da Pedro Sanchezekin, baina guk buruan daukagun aukera bakarra hori da".
Apirilaren 28ko Espainiako Gorteetarako hauteskundeetako emaitzez, Martinezek 'Faktoria'n adierazi du beherakada izan duten arren, Euskal Autonomia Erkidegoan "Unidas Podemosek estatuan izan duen emaitzarik onenetarikoa" izan dutela. Hala ere, hausnarketa egin beharra nabarmendu du: "Azterketa egin beharko dugu jakiteko zergatik Euskal Autonomia Erkidegoan jende askok boto erabilgarri bezala ikusi dituen alderdi abertzaleak, eta zergatik ez den egon jende gehiago ulertu duena birzentralizazioaren kontra Podemos tresna erabilgarriena zela Kongresuan".
Maiatzaren 26ko udal eta foru hauteskundeei begira, Martinezek dio "ezkerreko gobernuak" babestuko dituela Elkarrekin Podemosek, eta kritika egin dio Eusko Jaurlaritzari. "Hausnarketa handia egin behar du Urkullu lehendakariaren gobernuak, bi gauzagatik: lehenengo, gutxiengoan dagoelako eta legealdiarekin jarraitu nahi badu gauzak norbaitekin atera behar dituelako. Eta beste alde batetik, alderdi popularra desagertzen ari delako euskal erkidegotik".