Faktoria
Zientzia
Mikroplastikoak Pirinioetaraino iritsi dira
Euskadi Irratai | Amaia Portugal
Ikertzaile batzuek mikroplastiko kopuru oso handia aurkitu dute Pirinioetako txoko isolatu batean. Oso urrutitik iritsitako partikulak dira, eta airez baino ezin izan dute bertaraino iritsi.
-
Plastikoak
4:08 min
Bernadouzeko behatokian egin dute azterketa: 1.400 metroko garaieran, gertuen dagoen herritik 25 kilometrora, eta hiri handietatik urrun. 365 mikropartikula bildu dituzte batez beste, eguneko eta metro karratuko. Ez dago Paris bezalako hiri batean neurtzen dituzten kopuruetatik urrun.
Hala ere, alarma piztu aurretik argitu beharra dago Pirinioetan aurkitu dituzten mikroplastikoak toki industrializatuetan topatutakoak baino arinagoak eta txikiagoak direla. Plastikozko poltsetatik, edukiontzietatik, zein gure arropa sintetikoetatik askatutako arrasto txiki-txikiak dira, zehazki, aurkitu dituztenak.
Amaia Orbea EHUko ikertzailearekin hitz egin dugu gaiari buruz.