Itxi

Faktoria

Zientzia

Gurasoak emandako tendoia, belauna osatzeko

Euskadi Irratia | Amaia Portugal

Bartzelonako erietxe batean, belauneko aurreko lotailu gurutzatuan lesioa duten gazteak osatzeko, haien aita edo amarengandik jasotako transplantea baliatzen hasi dira, Europan aurrenekoz.

  • Belauna

    Belauna

    4:36 min
imagen player
imagen player
imagen player

Kirolari profesionalentzat lesiorik beldurgarrienetakoa da aurreko lotailu gurutzatuaren haustura, baina noizbait profesional izatea amets duten kirolari gazte batzuek ere izaten dute lesio hori.

Haur eta gazte horientzat izan liteke aproposa Bartzelonan martxan jarri duten teknika aitzindari hau. Iñaki Arratibel kirol medikuak azaldu bezala, lotailu gurutzatua osatzeko, helduen kasuan, norberaren beste tendoi bat baliatzen da, edo ehunen bankutik besteren batena txertatu. Baina hazten ari diren haurrei transplantea horrela egiten bazaie, egokitze arazoak izan ditzakete urte gutxiren buruan.

Teknika berri honekin, aita edo ama biologikoaren tendoi bat baliatuta, bermatu egiten da transplantea bideragarria izango dela, gorputzak ez duela erreakzio negatiborik izango, eta heldu baten ehunak direnez, ez du arazorik izango handitzen denean.

7-14 urteko zazpi haur eta gazterekin izan du arrakasta, dagoeneko, transplante mota honek.