Faktoria
Jon Garmendia
'Hondartzako txiringito bateko taularekin parte hartu nuen txapelketan'
Jon Garmendia longboarderra "Mexilogfest" txapelketan parte hartu duen lehen euskalduna da. Hegaldian taula hautsi zioten, eta hondartza batean alokatutako taula batekin parte hartu zuen.
-
Jon Garmendia "Mexilogfest" txapelketan aritu ostean Zarautzen hartu gaitu.
10:00 min
Jon Garmendia zarauztarrak Mexikoko "La Saladita" hondartzan egin duten "Mexilogfest" surf txapelketan parte hartu du. Nazioarteko txapelketa honetan parte hartu duen lehenengo euskalduna da, bueltan berekin hitz egin dugu 'Faktoria'n.
Esperientzia ederra izan dela kontatu digu, "eguraldi ona eta olatuak ezin hobeak izan dira". Berak egindako taula batekin parte hartu nahi zuen, baina aireportura iristerakoan taulak hautsita zaudela ikusi zuten, "ireki genituenean, ikusi genuen, hautsita zegoela, ezin genuela taula horrekin lehiatu". Erreklamazioa jarri zuten, baina ez zuten lehiatzeko materialik, eta han hasi zen abentura, "Hondartzara joan ginen taula bat alokatzera. Taulak bazeuden, baina ez ziren guk nahi bezalakoak, azkenean bertako txiringito batean 12 urte baino gehiago zituen taula bat alokatu genuen".
Mexikoko abenturaren ostean, aste bukaera honetan Galiziara doa, Ferrolen egingo den txapelketan parte hartzera. Hala ere aitortu digu, "oraindik taularik gabe jarraitzen duela, eta bere lagun batek utzitako taula batekin parte hartuko duela".