Itxi

Faktoria

Gasteiz hiri segurtasuna

'Nahi dutena esan dezatela: Gasteiz hiri segurua da, arrisku txikikoa'

Josu Bujanda Herritarrak Babesteko Dibisioko burua elkarrizketatu dugu 'Final Four'en harira.

  • Josu Bujanda, Herritarren Babeserako Ertzaintzako Dibisio burua

    Josu Bujanda, Herritarren Babeserako Ertzaintzako Dibisio burua

    10:34 min
imagen player
imagen player
imagen player

Final Four saskibaloi txapelketa atarian gaude. 15.000 eta 20.000 zale artean Gasteizera iritsiko dira eta Ertzainak segurtasun plangintza prest du. Gaur bertan jarriko du abian ez-ohiko zaintza estrategia. Josu Bujanda Herritarren Babeserako ertzain buruak 'Faktoria'n aurreratu du 'kontrol zorrotzak' izango direla bai partidoak jokatuko diren egoitzetan eta baita hirian ere. 'Fanzonea prestatu duten inguruan bereziki' Bujanda herritarren babeserako ertzain buruak argitu duenez.

Aholkuak

Ertzainak eta udaltzanak elkarlanean ariko dira eta igandean, finalaren egunean bakarrik, 200 ertzain Gasteizko kaleetan izango dira. Aholkuak utzi dizkigu Josu Bujanda ertzian buruak: 'garraio publikoa erabili dezatela zaleek eta partidoetara 2 ordu lehenago iritsi daitezela, kontrol eta miaketa zorrotz horietan denbora beharko dugulako'. 'Lasai, baino erlaxatu babe' ariko dira ertzainak, finalean ariko diren 4 taldeetako poliziekin hitz eginda jakin baitakite etorriko diren saskibaloi jarraitzaileen artean 'ez dagoela talde ultrarik'.

Gasteiz, hiri segurua

Gasteizko Final Four txapelketak bat egin du, segurtasunari buruz Gasteizen zabaldu den eztabaidarekin. Lapurretan jasan ondoren, Gasteizen hil den 75 urteko emakumearen senideei doluminak eman dizkie Bujanda ertzain buruak eta aurreratu du, lapurreta egin duten 'bi gizonen bila' daibltzala. Lekukoak eskatu ditu, ertzaintzak orain zabalik dituen 'ikerketa lerroetarako informazioa behar dutela' baina, Josu Bujandak segurtasunari buruzko zalantza guztiak ukatu ditu: 'batzuek nahi dutena esan dezatela baina, Gasteiz hiri segurua da eta arrisku txikikoa'.