Itxi

Faktoria

Zientzia

Etorkizuneko bateriak diseinatzen dihardu CIC Energigunek

Europako hamahiru erakundek lansaioa egin berri dute Arabako Teknologia Parkean, CIC Energigune zentroaren egoitzan. Egoera solidoko bateriak ekoiztea da erronka, gaur egungo litio likidoaren ordez.

  • Auto elektrikoen bateria

    Auto elektrikoen bateria

    3:40 min
imagen player
imagen player
imagen player

CIC Energigune beste hamabi unibertsitate, zentro eta enpresarekin ari da lanean, Image izeneko proiektu europarrean. Tartean dira BMW bezalako punta-puntako etxeak.

Egoera solidokoak behar dute izan etorkizuneko bateriek. Hori da helburua. Izan ere, gaur egungo litiozko bateriak elektrolito likidoan oinarrituta daude, eta horrek badakartza arazo batzuk, bereziki, segurtasunari dagokionez.

Likidotik solidora jauzi eginez gero, baterien iraunkortasuna hobetzea ere lortuko litzateke, eta energia dentsitatea handitzea. Horrek bide emango lieke iraupen luzeagoko bateriei. Aerosorgailuek, eguzki plakek eta halakoek hain beharrezkoa duten energia metatzearentzat oso garrantzitsua litzateke hori, eta zer esanik ez, denon ahotan dauden auto elektrikoentzat.

Jon Ajuria Energiguneko ikertzailearekin hitz egin dugu.