Itxi

Faktoria

Andeka Larrea

'Ez dira espero genituen emaitzak, baina gure espazio politikoa lortu dugu'

Andeka Larrea Elkarrekin Podemoseko Komunikazio idazkariak onartu du hauteskundeetan ez dituztela emaitza onak lortu. Prest agertu da negoziatzeko, beti ere gobernu aurrerakoien alde.

  • Andeka Larrea Elkarrekin Podemoseko Komunikazio idazkaria.

    Andeka Larrea Elkarrekin Podemoseko Komunikazio idazkaria.

    6:30 min
imagen player
imagen player
imagen player

Andeka Larrea Elkarrekin Podemoseko Komunikazio idazkariak dio "analisi sakona" egin beharko dutela boto galeraren inguruan. "Nolanahi ere, genituen helburuen artean bat lortu dugu: gure marka, gure espazio politikoa, Elkarrekin Podemos bezala, lortu dugu". Dioenez, kanpaina ez da erraza izan, EAJren eta EH Bilduren polarizazioagatik. Larreak uste du alderdi sozialistak 'Sanchez efektua'-gatik lortu dituela Euskadin emaitza nahiko onak, "ez bere merituengatik".

Larrearen hitzetan, prest daude negoziatzeko, eta haien helburua gobernu aurrerakoiak izatea da.