Faktoria
Eneko Andueza
'Donostian argi eta garbi ez diogu etekinik atera EAJ-PSE koalizioari'
Eneko Andueza PSE-EEko Gipuzkoako idazkari nagusia pozik agertu da Gipuzkoako Batzar Nagusietan bederatzi batzarkideei eustea lortu dutelako.
-
Eneko Andueza PSE-EEko Gipuzkoako idazkari nagusia
4:51 min
Barakaldon alkatetza berreskuratu ezinda geratu da PSE-EE. Eneko Andueza sozialisten Gipuzkoako idazkari nagusiak onartu du zaila izaten dela alkatetza bat galduz gero, horri buelta ematea. Adierazi du euren apustua alkategai berria jartzea izan dela, Alfredo Retortillo, eta eragin positiboa izan duela baina ez dela nahikoa izan.
Anduezak dioenez, Donostiako emaitzak "ez dira onenak" izan. Hainbat herritan "etekina" atera diote EAJrekin egindako koalizioari, baina hori ez da Donostiaren kasua: "Donostian argi eta garbi ez diogu etekinik atera".
Gipuzkoako Batzar Nagusietarako ordezkaritzarekin, berriz, pozik: bederatzi batzarkideei eutsiko diete sozialistek.