Faktoria
Donejakue bidea
Tokitik mugitu gabe Donejakue bidea egiteko aukera, Iruñean
Teknologia berriak erabili dituzte eta erabat irisgarria egin dute bidea; edozein ezgaitasun duenak egin dezake bisita gidatua ezer galdu gabe. Hiriburuko Kale Nagusian zabaldu dute Ultreia zentroa.
-
Ultreia inperpretazio-zentroa
13:30 min
Donejakue bidearen historia eta bideak Iruñarekin duen harremanaren berri emateko zentroa zabaldu dute hiriburuko Kale Nagusian, alde zaharrean. Mikel Alkoz gida lanak egiten ditu Donejakue bidearen interpretazio-zentro irisgarrian eta bere eskutik ezagutu dugu erreferentziazko gunea izan nahi duena.
Itsaso Ciriza Koine-Aequalitas fundazioaren proiektu teknikaria da eta nondik-norakoak azaldu dizkigu.
Bertara joan nahi duenarentzako, Iruñeko Kale nagusian dago Ultreia interpretazio-zentroa. Sarrera librea eta doakoa da, eta erabat irisgarria.