Faktoria
Itziar Mendizabal
'Primerako albistea da arraza denek euren koloreko zapatilak izatea'
Black Ballet konpainiak akordioa erdietsi du, dantzari beltzek eta asiarrek euren koloreko zapatilak izan ditzaten. Itziar Mendizabal dantzari hondarribiarrak albistearen inguruan hitz egin digu.
-
Itziar Mendizabal dantzariak bere herrian, Hondarribian, emanaldia egingo du uztailaren 27an.
15:02 min



Balletaren historian, dantzarien zapatilak arrosak izan dira. Baina garaiak aldatzen joan dira, eta gaur egun dantzari guztientzat kolore bera erabili nahi izatea arazo bat izan daiteke. Koreografia askotan, zapatilak ikusezin bilakatu behar dira, dantzariaren azalaren kolorearekin bat egin behar dute, eta noski, hori zapatila arrosekin ez da gertatzen.
Orain arte, dantzariek zapatilak margotzen zituzten mimetizazio hori lortzeko, zapatilak eta azala bat etortzeko. Prozesu hori ordea errazagoa izango da hemendik aurrera, Londreseko Black Ballet konpainiak hitzarmena lortu du Freed of London konpainiarekin koloretako zapatilak diseinatu dituzte, dantzari beltz eta asiarrentzat.
Itziar Mendizal hondarribiarra, Londreseko Royal Balleteko dantzari nagusia da, eta albistearen inguruan galdetu diogu, bere hitzetan, "primerako albistea da, dagoeneko gizonekin egiten zen zerbait zelako. Hau puntekin egitea oso garrantzitsua da". Ballet konpainiatan naturaltasunez hitz egiten den gai bat dela dio, "arrazaren inguruan asko hitz egiten dugu, arroparekin ere gertatzen delako. Kolore bakarreko arropa eskatzen denean, haragi kolorekoak jartzen dira, baina gure azalek kolore ezberdina dutenez arropak ere moldatu behar dira". Mendizabalek nola moldatzen diren kontatu digu, "guk orain arte, zapatilak arrosak genituen, mediaren koloreko zapatilak zirelako. Horregatik, orain arte, mediarik gabe dantzatu behar diren koreografiak egiteko, gure azalaren tonoa lortu ahal izateko zapatilak margotzen genituen".
Momentu honetan, Royal Balletarekin "Suzko txoria" prestatzen ari dira, eta aurreratu digu Hondarribian udan emanaldia egingo dutela uztailaren 27an, ikuskizuna herriko Itsas-Etxean egingo dute.