Itxi

Faktoria

Zientzia

3D inprimagailuekin osatutako biomaterialak, kaltetutako ehunak sendatzeko

Medikuntza birsortzailean, ehunei osatzen laguntzeko biomaterialak baliatzen dira. EHUn, protesi pertsonalizatuak garatzen ari dira gelatinarekin, birsortze horretan laguntzeko.

  • 3D inprimagailua

    3D inprimagailua

    3:30 min
imagen player
imagen player
imagen player

Kaltetutako ehunei osatzen laguntzeko material biobateragarriak eta biodegradagarriak erabiltzea gero eta ohikoagoa da. Kasu honetan, EHUko Biomat taldean egin duten ekarpena zera da: ehunaren birsortzea errazten duten protesi horiek paziente bakoitzaren beharretara egokituko liratekeela, formari zein konposizioari dagokionez. Protesi pertsonalizatu horiek 3D inprimagailu batean gelatinari forma emanez lortu nahi dituzte.

Alaitz Etxabide doktorea da material berriztagarrien ingeniaritzan, eta ikerketa hau Biomateko taldekide gisa hasi zuen, Aucklango Teknologia Institutuan egin zuen egonaldian. Industriako hondakinak berrerabiliz lortu dute lanerako lehengaia.

Protesia gizakiengan probatzeko bidea luzea izango da oraindik, ikerketa lehen urratsetan baitago oraindik. Nafarroako Unibertsitate Publikoan ari da orain lanean Etxabide, baina EHUrekin Zeelanda Berrian garatu zuen ikerketari lotuta jarraituko du.