Faktoria
Zegama Aizkorri
Mikel Lizarralde: 'Pasatu dudanak beste eskala batean jartzen du atzokoa'
Bere burua gurpildun aulki batean irudikatzetik, Zegama-Aizkorri mendi maratoia bukatzeko gai izan dela ikusita, pozez zoratzen dago Lizarralde. Esklerosi anizkoitza izan arren maratoia bukatu du.
-
Mikel Lizarralde mendian korrika
5:56 min
Duela urtebete esklerosi anizkoitza diagnostikatu zioten Mikel Lizarralde eibartarrari eta atzo Zegamako helmugan emaztearekin eta bi alabekin sartu zenean une oso hunkigarria bizi izan zuen. Ibilbidean beroak sufritu arazi zion eta batez ere Andraitz-tik beherakoan, zangoetan karranpak sentitu zituenean sufritu zuen gehien, gaur 'Faktoria'¿ saioan kontatu digunez.
Hala ere mendiaz gozatzeko aukera izan zuen eta jendeak animatzen zuen lekuetan disfrutatu zuen gehien. Etxekoen eta lagunen animoak izan zituen ibilbide osoan zehar. Irribarre handi batekin joan zela aitortu digu. Arrebak esan zion beste guztiak baino aurpegi hobearekin zihoala eta Mikel-ek esan digu, agian besteek ez zutelako sentitu, berak duela urtebete sentitu zuena, gurpildun aulkian irudikatu bait zuen bere burua dignostikoa jaso zuenean. Eta 'horrek beste eskala batean jartzen du atzokoa' esan digu.