Faktoria
Ekaingo kobak 50 urte
Mugarria izan zen Ekaingo aurkikuntza eta altxor hura babesten asmatu zuten
50 urte beteko dira aste honetan, hilaren 8an, Andoni Albizuri eta Rafael Rezabal espeleologo gazteek Ekaingo kobazuloa eta bertako Madelein aroko labar-margoak aurkitu zituztela.
-
Ekainberri
29:28 min
1969ko ekainaren 8an aurkitu zuten koba. Hurrengo egunak oso bereziak izan ziren, eta baita erabakigarriak ere. 50. urteurrenean, aurkikuntzaren inguruko xehetasunak eta testigantzak jaso ditugu 'Faktorian'. Juantxo Agirre, Aranzadiko idazkari nagusia eta arkeologoarekin eta Dani Ruiz, EHUko historiaurreko saileko ikerlariarekin egin duzu hitzordua; duela 50 urte egindako aurkikuntza handiaren nondik norakoak azaldu dizkigute.
Aranzadi zientzia elkarteko historiaurre saileko arkeologoek ondare hau ikertu eta gizarteratzeko ahaleginak egin zituzten, Jose Miguel Barandiaran eta Jesus Altunaren zuzendaritzapean. Altunak bere hitzetan azaldu digu une horretan bizitakoa.
2019a atzera begiratu eta mundu mailako garrantzia duen aurkikuntza hori gogoratzeko urtea da. Urte osorako ekimenak antolatu dituzue baina asteburu honetan izango da festarik handiena.