Faktoria
Sophia Genetics
Angelutik, genomika arloko enpresa teknologikoen munduko lehen lerrora
Jurgi Camblongek 2011n Suitzan sortutako Sophia Genetics teknologia puntakoena duten munduko 50 enpresetako bat da. Orain urtebetetik Bidarten du egoitza bat. Aurki, burtsarako urratsa egingo du.
-
Jurgi Camblong, Sophia Genetics-eko sortzaile eta CEOa
14:12 min
Munduan, inteligentzia artifizialaren esparruan, puntakoa den empresa batean izan gara. MIT, Massachusettseko Instituto ezagunak egin duen zerrendaren arabera, munduko 50 smart enpresen artean dagoen enpresetako batean: Angeluko, Sophia Genetics-en. 2011.urtean Suitzan sortu zuen empresa Jurgi Camblong angeluarrak. Eta iaz ekarri zuen egoitzetako bat etxera, Bidartera. Urtea bete berri du Bidarteko lantegiak eta aurki zabaldu egingo dute hemengo lantegia.
Biomedikuntzaren alorrean aritzen da Sophia Genetics eta haren jardunaren oinarria, informazio trukea da. Une honetan, mundu osoko 1.000 erietxeekin egiten dute lan. Eurek sortu duten azpiegiturari esker, ospitale bateko eta besteko ikerketen emaitzak trukatzen dira. Teknologia hori minbiziaren arloan baliatzen da batez ere, eta etorkizuneko tratamenduetarako oinarriak eskaintzen ditu.
Euren egitekoaz aritu zaigu Camblong eta enpresak duen etorkizun oparoaz ere bai. Haren arabera, langile guztien adimen kolektiboa da arrakastaren oinarrietako bat.