Itxi

Faktoria

Zientzia

AEBtako Alzheimer Elkartearen diru laguntza jaso du Achucarro zentroak

Achucarro ikerketa zentroan egiten du lan Jimena Baleriolak, eta bertan zuzentzen duen programa bati eman diote saria. Alzheimerrari buruzko ikerketa ildo berria finantzatzen laguntzeko baliatuko du.

  • Achucarro Alzheimer

    Jimena Baleriola (ezkerretik lehena), Achucarro zentroko bere ikerketa taldearekin

    6:04 min
imagen player
imagen player
imagen player

Neuronek komunikazio zelularrean esku hartzen duten neuritak dituzte. Garunean gaixotasunen bat gertatzen denean, neuritek organo horrentzat kaltegarriak diren molekulak detektatzeko gaitasuna dute; adibidez, Alzheimer gaixotasunaren garapenarekin lotuta dagoen beta-amiloide peptidoa. Garunean dagoenean, peptido horrek aldaketa lokalak eragiten ditu neuritetan, eta zenbait kasutan, neuronen heriotza.

Proiektu honen bitartez, Achucarroko ikertzaileek jakin nahi dute ea prozesu horretan parte hartzen duten glia zelulek ere (neuronalak ez diren garuneko zelulak). Hau egiaztatuz gero, zehaztasun osoz ulertu ahal izango dugu nola hiltzen diren neuronak Alzheimerren ondorioz.

Maite Blanco Achucarroko ikertzailea da, eta Euskadi Irratiko 'Faktoria' Magazinean eman du ikerketaren berri.