Faktoria
Gereziak
Gereziak balkoian. Hau poza!!!!
Idiazabalgo kale nagusian dagoen balkoirik desiratuena Jon Ander Cuadradorena da. Gereziondoa dute balkoian eta aurten fruituak eman ditu. Lagun batek ekarri zien Jerte-ko bailaratik eta harro daude
-
Gereziondoa balkoian
6:24 min
Gereziondoak uste baino zaintza gutxiago behar duela esan digu Jon Ander Cuadradok. Hori bai, pazientzia izan behar da. Hiru urtetan ez du alerik eman. Neguan hostorik gabe triste egoten da, baina izotzak ondo jasan ditu balkoian eta udaberrian loretu zenean a ze poza. Aleak gorrituta jateko eguna iritsitakoan, denak zoratzen. 'Alabak jan ditu gehienak' esan digu Jon Ander Cuadradok.
Idiazabalgo kale nagusiko lehen solairu batean dago gereziondoa eta parean taberna bat duenez, jendearen arreta eta inbiria piztu ditu. Gereziak balkoitik jateko aukera ez du edonork izaten.
Balkoian limoiondoa zutenez, lagun batek Caceres-ko Jerte bailaratik ekarri zien gereziondoa, limoiondoaren alboan jartzeko. Eta balkoi tentagarri horretan daude limoiak eta gereziak.