Itxi

Faktoria

Zientzia

Lur arraroak: hamazazpi elementu kimiko, merkataritza gerraren erdian

Estatu Batuek Huaweiri betoa jarri eta gero, Txinak Washingtoni gogorarazi dio haiek direla munduan dauden lur arraro gehienen jabe, eta horrek botere handia ematen diela.

  • Lur arraroak

    Lur arraroak

    4:41 min
imagen player
imagen player
imagen player

Eskandioa, itrioa, neodimioa, disprosioa… hamazazpi elementu kimikok osatzen dute lur arraroen taldea. Lehengai kritikoak dira, oso bereziak.

Lur arraroen merkatuak milioika eta milioika dolar mugitzen ditu. Izan ere, ezinbesteko lehengaia dira hamaika gailu elektroniko ekoizteko, infragorrietarako, zuntz optikorako, aerosorgailuetarako, edo auto elektrikoetarako, besteak beste.

Munduko lur arraroen erreserben ehuneko berrogei dago Txinan, baina gainera, lur arraroen merkatuaren ehuneko laurogeiren jabe da munduko herrialde jendetsuena. Lehengaia erauzteko prozesua oso kaltegarria baita ingurumenarentzat, eta lur arraroak badituzten herrialde asko ez daude horretan jarduteko prest. Ez, behintzat, Txinak egiten duen moduan.

Estatu Batuetan badute Txinaren boterearen berri, baina beste herrialde askotan ere bai. Esaterako, Japoniari ere egina dio mehatxu Txinak aurrez auzi honekin. Ikerketa areagotuz erantzun du Japoniak: menpekotasuna gutxitzeko, magneto iraunkorren barruan behar duten lur arraroen proportzioa ahalik eta txikiena izan dadin ari dira lanean.

Jose Javier Saiz Garitaonandia Euskal Herriko Unibertsitateko Fisika Aplikatuko ikertzailearekin hitz egin dugu.