Faktoria
Pello Urizar
'EH Bilduren bigarren fasea gidatzeko beste persona batzuk behar dira'
Urizarren ustez, indar abertzalearen baitan modu naturalean indartuko da independientearen figura, kide berriek ez dutelako aurreko alderdien erreferentzialtasunik.
-
Pello Urizar
27:16 min
Pello Urizar dimisioa eman berri duen EAren idazkari nagusiaren esanetan, Eusko Alkartasunaren helburua eta espiritua oso era egokian daude islatuta EH Bilduren baitan. Gaur egun koalizioak duen gauzak egiteko modua, elkarbizitza eredua edota kudeaketa, orain hamar urte EAk defendatzen zituenetik oso gertu daudela adierazi du.
Iruditzen zaio EH Bilduren lehen 8 urte hauetan proiektua sendotu egin dela, eta lehenengo fasea iritsi dela burura. Orain bigarren fase bati ekin behar zaiola uste du Urizarrek, eta horretarako beste persona batzuk behar direla gidaritzan.
EH Bilduren idazkari nagusia Arnaldo Otegi izatea ez du auzitan jarri, aitortu dio esfortzu handia egiten duela orekarako. Edozein kasutan, aurrerantzean EH Bilduren baitan independentearen figura oso modu naturalean indartu egingo dela uste du Urizarrek. Bere ustez, gero eta jende gehiago sartuko da alderdi sortzaileen erreferentziarik ez eta soilik EH Bildu bera duena erreferentzia bakar.
Eusko Alkartasunaren barrutik bere kudeaketagatik egin zaizkion gardentasun falta salaketak egotzi dizkio hainbat alderdikide galtzen ez jakiteari. 2017ako kongresua 14 botogatik irabazi zuen Urizarrek, eta hainbatek garaipen hori ez zutela onartu uste du, eta horregatik etorri direla kritikak. Gogorarazi nahi izan du berekin kritiko direnek irabazi zituzten Gipuzkoako eta Arabako barne prozesuak ere 12 eta 8 botoko aldearekin irabazi zituztela, eta berak ez duela garaipen hori zalantzan jarri.