Itxi

Faktoria

Zientzia

Galdutako diru-zorroak uste baino gehiagotan itzultzen ditugu

Ikertzaile batzuek milaka diru-zorro utzi dituzte munduko hamaika tokitan, jendeak itzultzen ote dituen ikusteko, eta ez gara uste bezain berekoiak. Eneko Axpek kontatu du 'Faktoria' magazinean.

  • Dirua

    Dirua

    4:17 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ez omen gaude diruarekin uste bezain tematuta. Garrantzi handiagoa ematen diogu zintzoak izateari, edo gure burua zintzo ikusteari, patrika gureak ez diren sosekin betetzeari baino. Hala ondorioztatu dute Zurich, Michigan eta Utahko unibertsitateetako ikertzaile batzuek, Science aldizkarian argitaratu duten lan batean.

Kalean diru-zorroak utzita eta jendeak jaso eta itzultzen ote dituen ikusita neurtu dute jendearen zintzotasuna. Datuokin, munduko rankinga egin dute: Suitzan omen dira zintzoenak, eta Txinan, azerienak.

Hala ere, herrialdeak gorabehera, ikerketa honek duen alderdi interesgarriena zera da: oro har, diru-zorroa zenbat eta beteago egon, orduan eta aukera gehiago daudela aurkitzen duen pertsonak hura itzultzeko.

Zintzo ez jokatzeak psikologikoki kalte egiten digu: hori da ikertzaileok ezusteko jarrera hau azaltzeko duten hipotesia. Hau da, gurea ez den kartera bat itzultzen ez dugunean, lapur gisa ikusten dugu gure burua. Zenbat eta diru gehiago zorroak, orduan eta lapurrago.