Faktoria
Industria Ondarea
Arabako burdingintzaren historiaren aztarnen atzetik
Ainara Martinez Matia Industria Ondare eta Herri Laneko Euskal Elkarteko kideak Araiako San Pedro lantegiko historia azaldu digu
-
San Pedro lantegia (Araia, Araba)
16:30 min



Uda honetan, 'Faktoria' magazinean, industria ondareari eskainiko diogun tartea Araian (Araba) hasi dugu. Izan ere, Euskal Herriko industriaren zutabe bat baldin bada, hori burdinaren industria da. Eta burdinaren industrian, leku pribilegiatu bat da Araia, zalantzarik gabe.
Aratz mendiaren magalean gaude: parketxearen sarreran, altzairuzko eta hormigoizko abandonatutako egitura zahar bat aurkituko dugu. XIX.mendean eraiki zuten burdin lantegiaren aztarnak dira. Ainara Martinez Matia artearen historialari eta Industria Ondare eta Herri Laneko Euskal Elkarteko kideak gida lanak egingo dizkigu, sasoi batean, Hego Euskal Herriko burdingintza modernoa martxan jarri zuen lantegi esanguratsuenetako baten historiaren berri eman diezagun. Entzun hemen osorik!